jueves, 11 de mayo de 2017

https://es.calameo.com/read/000940053996cbdbd6629

martes, 12 de mayo de 2015

Txepetx 7

Hauxe da 2014-2015 ikasturtean zehar ekoiztu dugun aldizkaria.

Txepetx 6

Hauxe da 2013-2014 ikasturteatean zehar ekoiztu dugun aldizkaria. Musikari buruzko monografikoa da.

martes, 23 de abril de 2013

Hauxe da Txepetx aldizkariko 5. zenbakia. 2012-2013 ikasturtean zehar ekoiztu dugu.

viernes, 16 de marzo de 2012

Planetaren aldeko nire ekarpen xumea

Planetaren aldeko nire ekarpen xumea


Ikasturte honetan, Urduña Herri ikastetxeko 29 haurrek, ACEX Progamako Adibidez aldizkariak antolatu duen “Planetaren aldeko nire ekarpen xumea”-ren izeneko lehiaketan hartu dute parte.
Lehiaketaren aurkezpenak esaten zuen: “Agian noizbait zuhaitz bat landatu duzu, ura aurreztu duzu, orriak bi aldetatik erabili dituzu, argiak eta berogailuak itzali dituzu behar ez zirenean, erantzukizunez kontsumitu duzu, txorientzako etxetxo bat egin duzu, atsegina izan zara, birziklatu duzu… Gauza hauek guztiak, eta honelako beste asko, oso baliogarriak dira planetaren egoera hobetzeko.
Beharbada, honelako prozedurak zure eguneroko bizitzan sartuta daude eta hala ere ohargabe geratzen dira ez diogulako inori gauzatzen ditugunik esaten. Hala ere, mota honetako milioika eta milioika ekintzek desoreka dezakete balantza planetaren etorkizun hobearen alde”.
Lehiaketa, adinaren arabera antolatutako 4 kategoria desberdinetan banatzen zen. Bizkaiko herri desberdinetako 10 ikastetxetako 487 lan aurkeztu ziren eta 2. kategoriako garailea (7-10 urte bitartekoak) gure eskolako 6. mailako Olate García Uliarte izan zen.
Lehiaketa hau oso baliogarria izan da palneta zaindu beharraren kontzientzia pizteko, eta argi dago ingurumenaren aldeko hezkuntza eskoletako curriculum-eko zehar lerro inportanteenetarikoa izan behar dela gaur eta beti.

Olate García Uliarte-ren lana, 2. kategoriako irabazlea sortu da